Miconek eta Masipek (2008) Recursos multimedia en los cibermedios españoles. Análisi del video en ElPais.com, El Mundo.es, LaVanguardia.es y Libertad Digital lanean agertzen dutenez, Internet erabiltzaileen jarrera baikorragoa da multimedia aroan murgildurik gaudenetik. Honen jakitun dira zibermedioak, beraz teknologiaren aurrerabideak lagunduta testua, musika eta irudiak uztartzearen aldeko apustu argia egin dute. Uztarketa honetan baina, idatzizko testuak dira nagusi oraindik ere.
Mostrando entradas con la etiqueta Ahozkotasuna eta multimedia diskurtsoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ahozkotasuna eta multimedia diskurtsoa. Mostrar todas las entradas
2011/01/21
2.Langaia: (5-6 zereginak)
Aitortu beharra dago multimediak izugarri aberastu duela kazetarien jarduna, izan ere, informazioa helarazteko bideak biderkatu dira, kreatibitatera eta ez-ohikotasunera hurbiltzeko aukerak ugarituz Zentzu honetan erreportajea izan da genero irabazlea, jatorriz genero malgua izanik orain sormenari ateak parez pare irekitzen dizkion generoa baita.
2011/01/19
2. Langaia: Erreportaje multimediaren bereizgarriak (3-4. zereginak)
Ikusi dugunez, ahozko testu bat sortzeko garaian irizpide anitz hartu behar dira kontutan, tartean testua zer genero motatan erabilia izango den. Izan ere, genero guztiek ez dute ahozko testu bera onartzen eta aldi berean genero berdinaren baitan ahozko testu desberdin anitz aurki daitezke.
Albiste eta kroniketan esaterako honako testuak aurki daitezke; off ahotsa, esatariaren stay-man-a edo lekukoen adierazpenak. Erreportajeetan ere testu hauek aurkituko ditugu baita musikaren letrak ere, musikadun erreportajea izatekotan noski. Elkarrizketetan kazetariaren galderek eta elkarrizketatuaren erantzunek osatzen dute testua. Iritzi-programa-saila-foroetan moderatzailearen diskurtsoa eta tertuliano edo parte hartzaileen iritziek osatzen dituzte testuak. Ahozko iritzi-artikuluetan aldiz kazetariaren usteekin eratzen da testua.
Inkestetan inkestaren planteamendua egiten duenaren hizketa eta parte-hartzaileen adierazpenetan identifikatzen dira ahozko testuak. Inkestak gainera albiste, erreportaje edo elkarrizketak girotzeko oso lagungarriak eta ondorioz erabiliak dira, beraz aipatutako generoetan kale inkesta bat egotekotan, inkesta mota baten adibide bat jartzearren, parte hartzaileen adierazpenekin osatutako testua ere identtfikatuko genuke genero hauetan.
Infografietan off ahotsak eta musikaren letrekin eratutako testuak ditugu.
2011/01/18
1. Langaia: Testua elementu bizia da ( 1.zeregina)
Post honen bitartez, erreportaje multimedia baten testuinguruan, ahozko testu bat sortzeko eman beharreko urratsak eta horien arabera hartu beharreko erabaki linguistiko- testualak identifikatzea dut xede. Identifikazio prozesu honetan, ezer baino lehen honakoa hartu behar da kontuan: Genero zehatz bat abiapuntu izanik, erreportajea alegia, baliabide linguistikoak hasieratik baldintzaturik daudela. Beraz erreportajeak baimentzen dituen errekurtso linguistikoak erabili ahalko dira, subjektibotasun edo kreatibitate handiagoz idatzi, esaldi deskriptibo gehiago erabili... besteak beste.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)