Diario de Noticias de Alava, Araba mailako hedapena duen Noticias taldearen barneko egunkaria da eta tokian tokiko informazioari ematen dio garrantzia batez ere. Egunkari gaztea izan arren, 6 urte ditu, Arabako bigarren egunkaririk irakurriena da.
Lau astetan banatutako zortzi egunetan, zibermedio honek landutako edukiak aztertu ditut irizpide desberdinak kontutan harturik. Lehenik eta behin, generoa, gaia eta gune geografikoa bereiziz berrien identifikazioa egin dut. Ondoren, osagarri multimedia eta interaktiboak eta hipertestuaren eta memoria eta artxiboen erabileran oinarritu naiz. Kazetaritza diseinuari ere heldu diot.
Mostrando entradas con la etiqueta Ziberkomunikabide ereduak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ziberkomunikabide ereduak. Mostrar todas las entradas
2010/12/19
2010/11/28
El Correo egunkariko hainbat kazetariren blogak aztergai
Azken egunotan Francisco Góngora, Iñigo Gurrutxaga, Rafael M. Mañueco, Iñigo Dominguez eta Mercedes Gallegoren blogetan kuxkuxean ibili naiz. Bostak El Correo egunkariko kazetariak dira, azken lauak korrespontsalak hain zuzen ere. Bakoitzak El Correoren baitako blog bat kudeatzen du. Korrespontsalek "El Mundo de cerca" izeneko komunitatearen barneko blogak erabiltzen dituzte, Gongorak aldiz blog arrunta. Guztien artean azken honek soilik bataiatu du bere bloga "Topo verde" izenarekin.
Korrespontsalen blogetan euren izena agertzen da soilik, bakoitza non dagoen argitzen duen esaldi batek lagundurik; Iñigo Gurrutxaga, la vida en Londres, Rafael M. Mañueco, la vida en Moscú, Mercedes Gallego, la vida en Nueva York eta Iñigo Dominguez, la vida en Roma.
Korrespontsalen blogetan euren izena agertzen da soilik, bakoitza non dagoen argitzen duen esaldi batek lagundurik; Iñigo Gurrutxaga, la vida en Londres, Rafael M. Mañueco, la vida en Moscú, Mercedes Gallego, la vida en Nueva York eta Iñigo Dominguez, la vida en Roma.
2010/10/24
Ziberkomunikabideen interaktibitatea aztergai
Zibermedioen nolakotasuna aztertzeko xedez, batez ere interaktibitatean oinarrituz, Euskal Herriko, Espaniako eta nazioarteko ziberegunkariak analizatu ditugu. Nik zehazki euskal mailako Gara.net, Epainia mailako Elpais.com eta Italiako Repubblica.it ziberegunkariak izan ditut lagin.
2010/10/13
GASTEIZKO MINTZALAGUNA: Euskaldun sare gero eta zabalagoa
| Mintzalaguna egitasmoko jarraipen batzordea (GEU, AEK, IKA, Udaberria, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia) |
Horretarako 5-6 pertsonetako taldeak eratzen dira. Talde bakoitza hainbat Mintzalagun (euren ahozko euskara hobetu nahi dutenak) eta Mintzalaguntzaile batez (euskaraz jariotasunez hitz egiten dutenak) osatuak daude.
Taldekideak gutxienez astean ordubetez elkartzen dira nahi dutena egiteko, poteatzeko, paseatzeko. mendira joateko... baina hori bai, beti euskaraz.
Ez dago zalantzarik arrakasta handiko egitasmoa dela, izan ere, iaz 385 lagunek hartu zuten parte 58 taldetan banaturik. Gasteizko Mintzalagunaren perfila emakume gaztearena da, partaideen %73a emakumezkoak baitziren eta batezbesteko adian 38 urtekoa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
