2010/12/20

Kaosa Europako aireportuetan denboralearen ondorioz

Atzotik elurrak eta hotzak gelditurik dauzka Europako aireportu nagusienak. Egoerarik okerrena Erresuma Batuan dute. Londreseko Heathrow aireportuan gaur ez da hegazkinik lurreratu eta 7 soilik aireratu dira.

Europan aire-trafikorik handiena duen aireportua izanik, Heathrow-ko egoerak arazo handiak suposatu ditu hainbat aireportutan. Frankfurteko aireportuan ehunka atzerapen daude, Frantziako aireportu nagusiko hegaldien %40a bertan behera gelditu da  eta Bruselas-eko airpeortua itxita dago. Italian eta Holandan ere anabasa  da nagusi.



2010/12/19

Diario de Noticias de Alava aztergai

Diario de Noticias de Alava, Araba mailako hedapena duen Noticias taldearen barneko egunkaria da  eta tokian tokiko informazioari ematen dio garrantzia batez ere. Egunkari gaztea izan arren, 6 urte ditu, Arabako bigarren egunkaririk irakurriena da.

Lau astetan banatutako zortzi egunetan,  zibermedio honek landutako edukiak aztertu ditut irizpide desberdinak kontutan harturik. Lehenik eta behin, generoa, gaia eta gune geografikoa bereiziz berrien identifikazioa egin dut. Ondoren, osagarri multimedia eta interaktiboak eta hipertestuaren eta memoria eta artxiboen erabileran oinarritu naiz. Kazetaritza diseinuari ere heldu diot. 

2010/12/15

Nerbioi ibaiaren jaiotza, uraren indarra ikuskizun

Bilbotar askoren atsekaberako, Bilboko itsasadarraren ardatz den Nerbioi ibaia,  ez da Bilbon jaiotzen, Arabako iparraldean baizik,  zehazki Urduñako mendatean. Ura lurraren barrenetik irteten da eta Delikako haitzartetik indarrez  erortzen da 220 metrotako ur-jauzia sortuz.  Europako ur-jauzirik altuenetako bat da.  Ikuskizun eder honetaz gozatzeko Nerbioiko behatokira hurbiltzea baino ez dago. Euri garaian eta urtzaldian joatea komeni da, orduan  erortzen bait  da ur gehien. Negua eta udaberria dira beraz behatokira joateko urtarorik aproposenak 


Bideo honen bitartez urak eskaintzen duen esperientzia ikusgarriaren  lekuko izan zaitezkete.


2010/11/28

El Correo egunkariko hainbat kazetariren blogak aztergai

Azken egunotan Francisco Góngora, Iñigo Gurrutxaga, Rafael M. Mañueco, Iñigo Dominguez eta Mercedes Gallegoren blogetan kuxkuxean ibili naiz. Bostak El Correo  egunkariko kazetariak dira, azken lauak korrespontsalak hain zuzen ere. Bakoitzak El Correoren baitako blog bat kudeatzen du.  Korrespontsalek "El Mundo de cerca" izeneko komunitatearen barneko blogak erabiltzen  dituzte, Gongorak aldiz blog arrunta. Guztien artean azken honek soilik bataiatu du bere bloga "Topo verde" izenarekin.
Korrespontsalen blogetan euren izena agertzen da soilik,  bakoitza non dagoen argitzen  duen esaldi batek lagundurik; Iñigo Gurrutxaga, la vida en Londres, Rafael M. Mañueco, la vida en Moscú, Mercedes Gallego, la vida en Nueva York eta Iñigo Dominguez, la vida en Roma.


2010/11/27

Handik Hona Gesaltza

Gesaltza Arabako Añana udalerriko herriburua da. Herri honen historia gatzaren historia da, izan ere, gozagarri honen inguruan garatu zen Erdi Aroan. Gesaltzaren historiaren lekuko bertako gatzaga da eta egun ondo ezagutzeko aukera dago bisita gidatuak eskaintzen dituztelako. 

Gesaltza hobeto ezagutu nahi? Entzun Handik Hona saioa (www.ivoox.com-en).

Hemen ere entzungai!

Handik hona gesaltza by elurtxo

2010/11/21

Gazteak eta teknologia berriak

Irratian originala izatea gero eta garrantzitsuagoa da. Irrati kate anitz dago, programa mota  asko... eta entzuleek desberdina dena gero eta gehiago estimatzen dute. Hori dela eta, ahotsaz gain soinu eta musikaz baliatzea ezinbestekoa da egiten diren lanak borobiltzeko. Masterrean taldeka soinu erreportaje bat sortu dugu. Guk zehazki gazteria eta teknologia berriek osatzen duten binomioa aukeratu dugu erreportajearen argudio nagusi gisa.Teknologiak duen garrantzia ukatu gabe, erabilera txar batek suposa ditzakeen arazoak izan ditugu hizpide.

Entzun!

Gazteak eta teknologia berriak by elurtxo

2010/11/05

Soinuen bitartez istorioak eraikitzen

"Gazteak",  hona hemen soinu-erreportaje bat sortzeko emandako gaia. Horrelakoetan topikoetan erortzea erraza da eta gure taldea ez da salbuespena izan... Gazteak eta drogak binomioaz baliatuz, istorio laburtxo hau prestatu dugu, egin zuen kritika!

Erreportajea-gazteak eta drogak by elurtxo