Post honen bitartez, erreportaje multimedia baten testuinguruan, ahozko testu bat sortzeko eman beharreko urratsak eta horien arabera hartu beharreko erabaki linguistiko- testualak identifikatzea dut xede. Identifikazio prozesu honetan, ezer baino lehen honakoa hartu behar da kontuan: Genero zehatz bat abiapuntu izanik, erreportajea alegia, baliabide linguistikoak hasieratik baldintzaturik daudela. Beraz erreportajeak baimentzen dituen errekurtso linguistikoak erabili ahalko dira, subjektibotasun edo kreatibitate handiagoz idatzi, esaldi deskriptibo gehiago erabili... besteak beste.
2011/01/16
Arabako Mintza Eguna, Gasteizko kaleetan euskara nagusi!
Aste bat igaro da Arabako Mintza Eguna ospatu zenetik eta oraindik ere arabar askoren ahotan dago. Egun berezia, parte-hartzailea eta batez ere euskalduna izan zen.
Araban 800 lagun baino gehiagok hartzen du parte Mintzalaguna egitasmoan, horietatik 560tik gora Gasteizen. Programa honek euskaraz egitera ohituak dauden euskaldunak ohitura ez dutenekin elkartzen ditu. Harremana talde txikietan ematen da (6-7 pertsonetakoak). Taldekideak gutxienez astean behin biltzen dira gogokoena egiteko, kafe bat hartu, poteoan ibili, paseatu... baina hori bai, beti euskaraz. Honez gain, hilean behin ekintza desberdinak burutzen dira ( mendi irteerak, tailerrak, hitzaldiak...) taldeen arteko elkar ezagutza bultzatzeko, harreman sare euskalduna ehunduz..
Araban 800 lagun baino gehiagok hartzen du parte Mintzalaguna egitasmoan, horietatik 560tik gora Gasteizen. Programa honek euskaraz egitera ohituak dauden euskaldunak ohitura ez dutenekin elkartzen ditu. Harremana talde txikietan ematen da (6-7 pertsonetakoak). Taldekideak gutxienez astean behin biltzen dira gogokoena egiteko, kafe bat hartu, poteoan ibili, paseatu... baina hori bai, beti euskaraz. Honez gain, hilean behin ekintza desberdinak burutzen dira ( mendi irteerak, tailerrak, hitzaldiak...) taldeen arteko elkar ezagutza bultzatzeko, harreman sare euskalduna ehunduz..
2011/01/12
Iparraldean euskara gaztetzen
Azken 15 urtetan euskarak goranzko bilakaera izan du Euskal Autonomia Erkidegoan. Nafarroan bere horretan mantendu da eta Iparraldean behera egin du. Horrela jasotzen du Eusko Jaurlaritzak 2006. urtean argitaratutako IV. inkesta soziolinguistikoak.
16-24 urte arteko gazteak dira euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenak batez ere (%23,5 EAEn eta %6,7 Nafarroan). Iparraldeko egoera oso bestelakoa da, izan ere, euskara erdaraz beste erabiltzen duten gehienak 65 urtetik gorakoak dira (% 18,5).
Datu hauetatik ondoriozta daitekeenez, euskararen egoera Iparraldean nahi baino ahulagoa da eta adineko pertsonen artean erabiltzen da batez ere, ez gazteen artean. Errealitatea hau kezkagarria da oso, izan ere, gaur egun gazteriak darabilen hizkuntza izango da etorkizuneko belaunaldien hizkuntza, beraz horrela jarraituz gero euskarak etorkizun iluna izan dezake.
2011/01/10
ETAk su-eten iraunkor eta orokorra iragarri du
GARA egunkarian argitaratu berri dutenez Euskadi ta Askatasunak su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria iragarri du, azken hilabeteetako zurrumurruei amaiera emanez.
Euskal egunkarira bidalitako komunikatuan adierazi dutenez, euskal gatazkaren konponbidea elkarrizketa eta negoziazioa lanabes eta euskal herritarren borondatea iparrorratz duen prozesu demokratikoaren bidez etorriko da.
Behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko konpromiso irmoa agertu dute. Honekin batera, Espainia eta Frantziako agintariei errepresio neurri oro indargabetu eta Euskal Herriarekiko ukazioa behin betiko albora dezaten dei egin diete.
Iragarpenaren BIDEOA
Komunikatua larunbatean Bilboko kaleak bete zituen manifestazioa nazionalaren ostean dator. Bertan 64.000 pertsonek euskal presoen eskubideen alde egin zuten bat.
2011/01/07
2011/01/04
Mujeresviajeras.com... Emakumeak munduan!
1891. urtean emakume batek Estatu Batuak oinez zeharkatu zituen era honetan 2.000 dolarretako apostua irabaziz. Urratsez urrats 212 egun eman zituen kilometroak etakilometroak egiten. Zoe Gayton deitzen zen. Mujeresviajeras.com atarian izan dut emakume honen berri, hain zuzen ere, oraingoan blog interesgarri honen inguruan mintzatuko natzaizue. Emakumeak eta bidaiak binomioa da atari honen oinarria, emakume bidaiarien esperientziak islatzea baitu xede. 2007. urtean Madrilen jaioa gaur egun 1000 emakume inguruk osatzen dute komunitate hau.
2011/01/03
Hilaren 18 eta 19an Espainiako Senatuan euskaraz arituko dira
Estreinakoz urtarrilaren 18an eta 19an erabili ahal izango dituzte senatariek hizkuntza koofizialak, mozioen eztabaidan.
34 senatari nazionalisten ekimenez, Espainiako Senatuak iazko apirilean eman zuen lehen urratsa Estatuko hizkuntza koofizialak erabiltzeko . Senatuan euskara, katalana, valentziarra eta galiziera erabiltzeko bozketan 134 izan ziren aldeko botoak eta 122 kontrakoak (UPN eta PPrenak).
Itzultzaileek hizkuntza koofiziala gaztelaniara itzuliko dute, alderantzizkoa ordea ez dute egingo, ezta hizkuntza koofizial batetik besterako itzulpenik ere. Guztira 7 interprete egongo dira, hiru katalana eta valentziarrarentzako, bi euskararako eta beste bi galizierarentzako. Gaienra 400 entzungailu banatuko dira. Itzulpen lanek 11.950 euro inguruko kostua suposatu dute Senatuaren aurrekontuan eraginik izan ez duen aurrekontu xumea.
Informazio gehiago Diario de Noticias de Navarra
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
