2011/01/31

5. zeregina; Kontsulta-guneen analisia

Aurretik aipatu bezala, Internet-en tresna anitz aurki dezakegu testuen sorkuntza prozesuan gure zalantzak, kezkak... argitzen lagunduko digutenak.
Testuen zuzentasuna bermatzeko tresnak dira ugarienak, jada zerrendatu bezala sarean hamaika hiztegi, zuzentzaile, banku terminologiko... baitaude. Egokitasunaren mesederako hartzaileen araberako tresna ugari ere dago. Horrela adinak, jatorri geografikoak (euskalkiak), ogibideak... tresna bat edo bestea hautatzea baldintzatzen dute. Azken irizpide honekin hain zuzen ere helduko diegu kazetarion laguntza-tresnei. Kazetaritza hizkera egokia erabiltzeko gomendioak eta arauak biltzen dituzten web gune desberdinak daude, EITBren Hikea kasu, baina esparru honetan oraindik ere bide luzea dago egiteke, hutsune nabariak baitaude.Esaterako, ez dago  kazetaritza generoen inguruko baliabide eta irizpideak aurkezten duen sailkapenik ezta  Internetek ekarritako euskarri eta erabilera berriak ahalik eta era egokienean ustiatzeko sarean idazteko jarraibiderik. Hiperbinkuluak adibidez zeharo aldatu du  testuen egitura  hartzaileen arabera irakurketa desberdinak egitea dagoelarik. Testuen interpretazioan iraultza bat suposatu duela esan daitekeen arren, ez dago euskaraz bere erabilera egokia zein den argitzen duen tresnarik. Honez gain, nekez aurki daiteke estiloaren aldetik komunikabideek har ditzaketen erabakien inguruko informazioa.

Hutsuneak hutsune, ekinaren ekinez ikasten eta egiten da, beraz badugu nondik hasi!

2011/01/28

Greba orokorrean indarkeria hizpide

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek Gobernu espainolak egin nahi duen pentsio sistema publikoaren erreforma salatzeko deitutako greban  istilu anitz jaso ziren. Rodolfo Ares barne sailburuak agindu bezala, ondo baino hobeto bermatu ziren lan egin nahi zutenen   eskubideak, ez ordea manifestarienak. 
Ondoko irudiak Gasteizko manifestazioan jasotakoak dira.


Atzoko grebaren oihartzuna bizi bizirik,  gaur goizean Espainiako Gobernuak, CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE eta Cepyme patronalek akordioa lortu dute pentsioen sistema erreformatzeko. Erreforma gaur bertan onartuko da, ostean Kongresura igorriko delarik.


.

1. zeregina; Euskarazko testuen kalitatea aztergai

2004. urteko Euskararen Aholku Batzordearen txostenean adierazten denez euskarazko testuen kalitatea erabakitzerako orduan zuzentasuna, jatortasuna eta egokitasunari heldu behar zaio. Txostenean jasotzkoari jarraiki, zuzentasunaz aritzean, Euskaltzaindiaren arauen araberako euskarari buruz ari gara,  arau horiek aplikagarriak diren egoera  komunikatiboetan. Ortografia, joskera, ahoskeran… maila askotan daragi zuzentasunak.
Jatortasunari dagokionez, euskararen senaren edo usadioaren araberakoa da euskara jatorra.“Entrenatzailea zirkunstantzia aurpegiarekin atera zen aldageletatik” euskara zuzena izan liteke akaso, baina ez da jatorra. “Entrenadorie halamoduzko aurpegixaz urten zeban bestuarixotik”, aldiz, jatorra da, nazio mailako egoera formaletarako zuzena ez izan arren. Ideala,  zuzena eta jatorra izatea litzateke.
Egokitasunari erreparatuz, bere xederako egokia dena da euskara egokia, hizkuntzaren xedea eragitea da,  Koldo Mitxelenak zioen bezala norberaren baitan eta inorengan eragitea alegia. . Egokitasun kontzeptuan txertatzen da beraz eraginkortasunaren alderdia.

Testuen sorkuntzan eta zuzenketan zuzentasuna da errazen ezar daitekeen irizpidea, aldez aurretik zehaztutako arauak era egokian  jarraituz era zuzenean idatz daitekeelako.  Horretarako zorionez gero eta baliabide gehiago dugu eskuragarri; gramatika eta arauei buruzko baliabideak ( euskaltzaindiaren arauak, Ehulkuren aholkuak...) hiztegiak (Orotariko euskal hiztegia, Sinonimoen hiztegia, Zehazki...) datu base terminologikoak ( Euskalterm, Munduko hizkuntzen izenak euskaraz...)esapide, lokuzio eta esaeraz zaharren  datu-baseak (Euskal lokuzioak, Erabiliren esamoldeak, HABE esapideak eta esaera zaharrak...) izendegiak (Ehu-ren izendegia, euskal onomastikaren datutegia... )...

Era jator eta egokian idazten ari garen edo ez neurtzea aldiz zailagoa da kontzeptu subjektiboagoak direlako.  Zentzu honetan, egokitasuna aztertzerako orduan batzuetan jatortasunak izango du pisu handiagoa eta besteetan zuzentasunak, testuinguruak zehaztuko du balantzaren norabidea.

Euskal Herrian Euskaraz; Euskal Herri euskaldun eta burujabe baten alde!

Sasi guztien gainetik euskaldun eta burujabe! lelopean Euskal Herrian Euskaraz elkarteak manifestazio nazionala deitu du otsailaren 12rako Donostin. 

Gogoratu dutenez, Euskal Herriko biztanleen laurdenak baino ez daki euskaraz . Mendeetako asimilazio prozesuaren ondorioz euskal hiztun guztiak   gaztelera edo frantsez elebidun dira, euskaldun elebakar gisa bizitzea ezinezkoa bihurtu delarik. Hori dela eta, garenari eutsi beharra aldarrikatu dute,  munduko hizkuntza eta kultur aniztasunaren ondareari euskararen herriak bere-berezko ekarpena egiten jarrai diezaion.
Manifestazioaren lelo berbera duen manifestuan bildu dituzte aldarrikapen hauek.  Bertan ere adierazi dutenez, kontzienteki edo inkontzienteki gure eguneroko hizkuntza praktika sumisoa bilakatu da. 
Hori dela eta, praktika burujabearen aldeko hautua indartzeko beharra  agertu dute. "Zazpi euskaldun + erdaldun bat = zortzi erdaldun ekuazioarekin amaitu eta euskaraz bizi den herria nabarmentzea ekarriko duen praktika" hain zuzen ere.
Horretarako, norbanakoaren determinazioa ezinbestekotzat jotzen dute beti ere dimentsio kolektiboa kontuan hartuz. EHE-ren aburuz euskal komunitateak egin behar du euskaldun burujabe bizitzearen alde. 

Herritarrek Euskal Herrian Euskaraz-en web gunean eman diezaiokete atxikimendua manifestuari. 
Manifestazio egunean gainera, EHEren sortzaileetako bat izan zen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlea omenduko dute. Protesta arratsaldeko 17etatan abiatuko da  Donostiko Bulebarretik.

2011/01/24

Korrika 17 heldu bitartean... Korrika Kulturalaz gozatu euskalakari!

17. Korrika gero eta hurbilago dago...  Bi hilabete barru, zehazki apirilaren 7an, Euskal Herriko korrikarik maitatuena Arabatik, Trebiñutik abiatuko da  eta ez da geldituko apirilaren 17an Donostira heldu arte.

Bitartean pazientzia gutxikoak... lasai!!  Izan ere ostiralean  Aizoain-en ospatuko den Nafarroako Korrika galak 17. Korrika Kulturalari  hasiera emango dio.

Edurne Brouard  Korrikako arduradunak  azaldu bezala,  hainbat jenderen «esfortzu militantea» saritzeko  kultur emanaldi ugari eskainiko dira Korrika Kulturalean. Zalantzarik gabe, Goseren kontzertuak izango dira protagonista. Izan ere, euskal talde honek egin du aurtengo abestia eta jarraian ikusgai dagoen bideoklipa Igor Elortza bertsolariarekin elkar-lanean  jaio da.   


Kontzertuez gain, hainbat antzezlanen estreinaldiak eskainiko dira. "L.K.M", "Xentimorik gabe", "Sekula bai", "Hilezinak", "Hura ez da lekua"... zerrenda luzeari Koldo Ameztoi ipuin kontalariaren  "Biribilketa" lan berria edo  Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Irrien Lagunen "Pupu eta lore" ikuskizuna gehitu behar zaio.

Gainera, aurten estreinakoz bi lehiaketa antolatu dira, Euskalaklip  eta Euskalaketa. Bideo laburren sariketa da bata, eta bakarrizketena bestea. Lehenengoaren helburua  17. Korrikaren leloa, Maitatu, ikasi, ari... euskalakari, ahalik eta gehienen zabaltzea da. Lanak otsailaren 25era arte aurkeztu ahalko dira.

Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin batera antolatutako Euskalaketa lehiaketak berriz, euskarazko antzerkia sustatzeaz batera, antzerkigile amateurrei bultzada ematea du xede. Apirilaren 17an Donostian ospatuko da finala herrialdekako kanporaketen ostean.

Adi euskalakari Korrika hemen da eta!


 hil

2011/01/23

Jon Juaristi Jaurlaritzako Euskararen Aholku batzordeko kide izendatzeak haserrea eragin du


Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak abenduan izendatutako Euskararen Aholku batzordeko kideen artean  Jon Juaristi idazlea  dago. Juaristi ezaguna da abertzaletasuna eta euskararen kontra behin baino gehiagotan agertu duen  jarreragatik. Hori dela eta, bere izendapenak kritika ugari eragin ditu.Sustatu.com atarian Juaristik egindako adierazpen batzuk jaso dituzte eskuratutako kargua eta bere pentsaera oso kontrajarriak direla frogatuz:
  • "El euskera no ha servido como vehículo cultural"
  • "El euskera para mi es un idioma del pasado"
  • "Obviamente las lenguas no matan, pero se mata  en nombre del euskera"

Eusko Alkartasunak bere aldetik Juaristiren izendapena bertan behera usteko eskatu dio kultura sailburuari.  Juanjo Agirrezabala legebiltzarkidearen esanetan  “sarkasmo hutsa da euskara sustatzeko mandatua ematea Euskal Herriko berezko hizkuntza publikoki iraindu eta mespretxatu egin duen idazle bati”.

Gaztetan ETAko kide izandakoa, urteen buruan PPko kide izateko PSOEko militante izateri utzi zion Juaristik. Jose Maria Aznar Espainiako presidentea zeneko garaian Cervantes institutuko burua izan zen, baita  Biblioteca Nacional de Españako zuzendaria ere. 1997-2007. urteen artean Ermuko Foroko kide eta bultzatzailea ere izan zen. Gaur egun Espainiar Nazioaren Defentsarako sortutako Fundazioko Ohorezko Patronatuko kidea da eta ABC egunkari espainiarreko zutabegile izateaz gain, Hezkuntza Aholkularitzako Unibertsitate eta Ikerkuntzako zuzendari nagusia ere bada, Madrileko Autonomia Erkidegoan.

3. Langaia: Ahozkotasunaren integrazioa multimedia produktuetan (8. zeregina)

Miconek eta Masipek (2008) Recursos multimedia en los cibermedios españoles. Análisi del video en ElPais.com, El Mundo.es, LaVanguardia.es y Libertad Digital lanean agertzen dutenez, Internet erabiltzaileen jarrera baikorragoa da multimedia aroan murgildurik gaudenetik. Honen jakitun dira zibermedioak, beraz  teknologiaren aurrerabideak lagunduta testua, musika eta irudiak uztartzearen aldeko apustu argia egin dute. Uztarketa honetan baina, idatzizko testuak dira nagusi oraindik ere.