2011/02/16

Arrazoi osoz!

Otsailaren 12an jokatutako Huesca-Girona partiduaren ostean, Raul Agné Gironako entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini zuen. Galdera bati katalanez erantzuten ari zela kazetari batek erdaraz egiteko eskatu zion. Teknikaria haserratu eta alde egin zuen.


 

Badira bere jarrera kritikatzera ausartu direnak. Horientzat hausnarketa bat... Zergatik teknikari ingeles, frantses...-ek euren hizkuntzatan mintzatzen direnean ez da elkar ulertzeko inongo trabarik jartzen eta euskal,  katalandar edo galegoen kasuan bai? Euskarak, katalanak edo galegoak estatus gutxiago al dute?

Baita zera ere!

No hay comentarios: