2010/10/30

Handik Hona irrati saioan zer?

Gesaltza
Txoko eder eta magiko anitz aurki ditzakegu Euskal Herrian. Ahalik eta gehienak ezagutzeko asmoz, Komunikazio Multimedia Masterreko ikasleok irrati saio bat egingo dugu on line, "Handik hona" izenekoa. Bertan txoko desberdinen inguruan mintzatuko gatzaizue.
Nik zehazki Arabako Gesaltza herria eta inguruak hurbilduko dizkizuet.  Jarraian dagoen bideoan izango duzue honen guztiaren berri, egin klik!
Ikusi bideoa

2010/10/24

Ziberkomunikabideen interaktibitatea aztergai

Zibermedioen nolakotasuna aztertzeko xedez, batez ere interaktibitatean  oinarrituz, Euskal Herriko, Espaniako eta nazioarteko  ziberegunkariak analizatu ditugu.  Nik zehazki euskal mailako Gara.net, Epainia mailako Elpais.com eta Italiako Repubblica.it ziberegunkariak izan ditut lagin. 

2010/10/21

BIDAIATEKA; AULKITIK ALTXATU GABE BIDAIATZEKO AUKERA


Uda urrun gelditzen zaigun arren, ez da oporretan pentsatzeko momentu txarra, izan ere, edozein une da aproposa bidai polit bat egiteko. Oporrak oso bestelakoak izan daitezke  antolatzen den bidaiaren arabera. Eskaintza zabala da eta erabakia zaila suerta daiteke. Horregatik, eta buruko minak arintzearren, Bidaiatekara hurbiltzea ez da batere ideia txarra. Bidaiateka Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoko zerbitzu iraunkorra da, zeinean munduko  edozein tokitako informazio anitza aurki daitekeen. 2000. urtean ireki zituen bere ateak  oporraldian mugikortasuna bultzatzen duten baliabide eta jardueren berri, baita aholkuak ere emateko xedearekin. Animatzen?

2010/10/14

Iguazu, 3 herriren arteko paradisua


Argentinako ipar ekialdean, Brasil eta Paraguay-rekin mugan altxor bat dago, Iguazú. Herri txikia da eta izena Paraná ibaiaren ibaiadarra den Iguazú ibaitik datorkio. Bertan guaraniak bizi dira eta hauek dira hain zuzen ere inoiz ikusi ditudan ur-jauzirik ederrenen jaun ta jabe. Uraren hotsa askorentzat soinu erlajante eta liluragarria da. Niretzat ere eta Iguazun entzundakoak izugarri unkitu ninduen.Ur-jauziak zenbaezinak dira. Kondairak dioenez, Naipu printzesa gazte batekin maitemindua zegoen. Egun batean amoranteek txalupa batean Iguazu ibaitik  zehar elkarrekin alde egitea erabaki zuten. Jainkoa baina ez zen erabakiarekin ados agertu hark ere printzesa maite zuelako. Hori dela eta, ibaia hainabt aldetatik zatitu zuen ur-jauziak sortuz, eta ondorioz bi gazteek ur-jauzietan aurkitu zuten heriotza. Naipú harri bihurtu zen eta gaztea zuhaitz. Ordutik elkarri maitatzen jarraitzen diote bata bestearen ondoan.
Deabruaren eztarria
Kondairak kondaira, Iguazú toki magikoa da. Milaka koloretako tximeleten hegaldiari jarraituz  jauzi txikiaz, (salto chico) Bi ahizpak, Adan eta Evaren jauziaz... gozatzeko aukera dago. Tren ekologikoa hartuz gero "deabruaren eztarria" delakora iristen zara, ikuskizun aparta! ur litroak etengabean ur-jauzitik behera sekulako burrunba sortuz!San Martin irla txalupa batean inguratzeko aukera dago, esperientzia gomendagarria  oso, horrela ur-jauziak oso gertutik ikusteko aukera dagoelako, ur tantak aurpegian sentitzea gozamena da.


Bizitzan noizbait ezagutu beharreko tokia da Iguazu.

2010/10/13

GASTEIZKO MINTZALAGUNA: Euskaldun sare gero eta zabalagoa

Mintzalaguna egitasmoko jarraipen batzordea
(GEU, AEK, IKA, Udaberria, 
Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia)
Laugarren ikasturtea da Gasteizko Mintzalaguna programa abian denetik. Mintzalagunaren helburua euskararen normalkuntzan eragitea da, aisialdian euskara praktikatzeko eta praktikatzen laguntzeko aukerak eskainiz. 
Horretarako 5-6 pertsonetako taldeak eratzen dira. Talde bakoitza hainbat Mintzalagun (euren ahozko euskara hobetu nahi dutenak) eta  Mintzalaguntzaile batez (euskaraz  jariotasunez hitz egiten dutenak)  osatuak daude.  
Taldekideak  gutxienez astean ordubetez elkartzen dira nahi dutena egiteko, poteatzeko, paseatzeko. mendira joateko... baina hori bai, beti euskaraz. 

Ez dago zalantzarik arrakasta handiko egitasmoa dela, izan ere, iaz 385 lagunek hartu zuten parte 58 taldetan banaturik. Gasteizko Mintzalagunaren perfila  emakume gaztearena  da, partaideen %73a emakumezkoak baitziren eta batezbesteko adian 38 urtekoa.

2010/10/11

SAHARA:Bizitza bezain mikatza, maitasuna bezain goxoa eta heriotza bezain leuna

Ausserd
Mundua bidegabekeriaz beterik dago. Estaturik gabeko nazioak,lurralderik gabeko herriak... ugariak dira,gehiegi akaso eta horien artean Mendebaldeko Sahara. Sahararrei estatua eta lurraldea bahitu zizkioten. Nortasuna aldiz bahitu ezina da eta herriak ez du sekula amorerik emango.

Haritz Arrizabalaga eta Karmele Berriozabalek ez dute  Mendebaldeko Saharako lurra ezagutzeko aukerarik izan. Bai ordea erbestean bizi den saharar herria.2009. urteko aste santuan izan ziren Tindufeko (Aljeria)  errefuxiatuen kanpamenduetan. Beste 70 gazterekin batera egin zuten bidaia.Guztiek Sahararen aldeko euskal plataforma bat abian jartzen ari dira bertako gazteriari begira kooperazio,komunikazio eta konpromiso bide berriak eraikitzeko helburuz.Horretarako,UJSARIOarekin elkar lanean ari dira,Fronte Polisarioaren (nazioa askatzeko mugimendua) gazteriarekin alegia.Ordutik euren ikuspegia zeharo aldatu da.“Drama horren protagonistek orain aurpegia dute,izen abizenak,telefonoz deitzen zaituzte... jakitea eta sentitzea gauza desberdinak dira” dio Haritzek.

Potosi, zilarrezko distirak

Potosiko muino aberatsa

Zeinek ez du sekula entzun erdarazko "Vale más que un Potosí" esamoldea? Horrelako adierazpenek beti dute jatorri zehatz bat eta honakoa ez da salbuespena. 

Potosí Bolivian kokatzen da. "Muino aberatsa" bezala ezagutzen den mendixkak markatu izan du hiri honetako historia. Izan ere, kolonialismo garaian espainiarrek zilar kilo kontaezinak atera zituzten bertatik, horretarako bertako biztanleak heriotza arte esplotatuz.  Adituek diotenez, Madril eta Potosiren arteko zilarrezko zubi bat egiteko haina zilar atera zuten. Txanponaren beste aldean,   meatze lanetan hildako indigenen hezurrekin bi zubi egin daitezkeela ere esaten da.
Diego Huallpa izan zen muino honen barrenak ezagutu zituen lehen gizakia. Hotzaz babesteko bertan sartu eta sua egin zuen. Orduan muinoaren barnea zilarrezkoa zela ohartu zen. Aurkikuntzaren berri eman bezain laster espainiarrek muinoa zulotzen hasi ziren. Aldez aurretik inkek  bazuten muino honen berri. Sumaj Orcko deitzen zuten (muino ederra) baina ez zuten sekula ustiatu Pacha Mamak (ama lurrak) hala aginduta. Metal preziatuak tximistak erakartzen zituenez Potojsi (tximista) izenarekin ere zen ezaguna. Espainiolek, beste hainbatetan bezala, izena gaizki ulertu eta Potosi bezala bataiatu zuten hiria. Hortik  gaur egun ezagutzen dugun izenaren jatorria. 

2010/10/07

KURAREWE, maputxeak eta araukariak.

Txileko hegoaldean kokatzen da Kurarewe herria, zehatz mehatz, 9. lurraldean, Araukanian. Kurareweko biztanleen portzentai altua maputxeak dira. Maputxe herria bertan bizi zen Espainiak Amerika inbaditu aurretik eta gaur egun bertan darrai, eta urte askotarako!

Ikuspegia Kurarewen izugarria da. Sumendi eta lakuz inguraturiko zonaldea da eta mendi tontorretan araukariak dira nagusi.

Araukarien fruitua pinazia da eta ez dago  pinazirik gabeko maputxeen etxerik. Euren elikaduran oinarrizko produktu dute eta jaki goxo goxoak prestatzen dituzte beraiekin, sopak, postreak... daztatu!

Blogaren aurkezpena

Blog honetan batez ere Komunikazio Multimedia Masterrean  landutako edukiak bilduko ditut. Horrez gain, zoratzen nauen eta behar beharrezkoa dudan zaletasun baten inguruan ere arituko naiz, bidaiatzeaz alegia.

2010/10/05

Bidaietan bidea egiten

Bidai bakoitzean izandakoaren zatitxo bat gelditzen da eta etorkizunean izango garenaren  hazia landatzen da. Nor garen, zer nahi dugun, norekin nahi dugun, non, noiz... zalantzak ugariak dira gure egunerokotasunean. Bidaiak hausnarketa prozesu sakon eta aberasgarriak dira, zalantza horietako batzuei erantzuna emateko aukera ederra.
Ekin bideari!