2010/10/11

Potosi, zilarrezko distirak

Potosiko muino aberatsa

Zeinek ez du sekula entzun erdarazko "Vale más que un Potosí" esamoldea? Horrelako adierazpenek beti dute jatorri zehatz bat eta honakoa ez da salbuespena. 

Potosí Bolivian kokatzen da. "Muino aberatsa" bezala ezagutzen den mendixkak markatu izan du hiri honetako historia. Izan ere, kolonialismo garaian espainiarrek zilar kilo kontaezinak atera zituzten bertatik, horretarako bertako biztanleak heriotza arte esplotatuz.  Adituek diotenez, Madril eta Potosiren arteko zilarrezko zubi bat egiteko haina zilar atera zuten. Txanponaren beste aldean,   meatze lanetan hildako indigenen hezurrekin bi zubi egin daitezkeela ere esaten da.
Diego Huallpa izan zen muino honen barrenak ezagutu zituen lehen gizakia. Hotzaz babesteko bertan sartu eta sua egin zuen. Orduan muinoaren barnea zilarrezkoa zela ohartu zen. Aurkikuntzaren berri eman bezain laster espainiarrek muinoa zulotzen hasi ziren. Aldez aurretik inkek  bazuten muino honen berri. Sumaj Orcko deitzen zuten (muino ederra) baina ez zuten sekula ustiatu Pacha Mamak (ama lurrak) hala aginduta. Metal preziatuak tximistak erakartzen zituenez Potojsi (tximista) izenarekin ere zen ezaguna. Espainiolek, beste hainbatetan bezala, izena gaizki ulertu eta Potosi bezala bataiatu zuten hiria. Hortik  gaur egun ezagutzen dugun izenaren jatorria. 
Espainair koroarentzat eta kreoloentzat muinoaren aurkikuntza sekulako oparoaldia suposatu zuen. Kroniketan irakur daitekeenez, Potosi hain zen aberatsa non galtzada-harriak ere zilarrezkoak ziren. Bertako biztanleentzat ordea eskasia eta  bidegabekeriaz betetako urteak izan ziren.
Meatzaria lanean
Gaur egun,  meatzariek  egunero arriskatzen dute bizitza geratzen den apurra eskuratzeko.   10 meatzarietatik 7 silikosiak jota hiltzen dira eta gainontzeko hirurak lan istripu baten ondorioz. 33 meatze kooperatiba eta 520 mehatze aho. Hau da "Muino aberatsa" delakoaren errealitatea.

Potosin zilarraren distira baino ez da gelditzen.

Espainiar estatuan bitartean Hispanitatearen eguna harrotasunez ospatzen da.

No hay comentarios: