Zibermedioen nolakotasuna aztertzeko xedez, batez ere interaktibitatean oinarrituz, Euskal Herriko, Espaniako eta nazioarteko ziberegunkariak analizatu ditugu. Nik zehazki euskal mailako Gara.net, Epainia mailako Elpais.com eta Italiako Repubblica.it ziberegunkariak izan ditut lagin.
Dena den, La Repubblica ez dago El Paísetik oso urrun. Bi medioetan foroa auki daiteke, nahiz eta azkenaldian ez duen funtzionatu, baita blogak ere (Egunkari espainiarrak blogak sortzeko aukera ematen du gainera). Bestalde, La Repubblican lehiaketetan parte hartzeko aukera ematen dute. Biek ala biek bideoak, argazkiak eta berriak bidaltzeko aukera ematen dute, horretarako erabiltzaileak aldez aurretik erregistratu behar direlarik. Argazkiak galerietan biltzen dituzte, La Repubblicak esaterako oporren inguruko galeria du. El Paisek galeria anitz ditu ( gai askea, erretratuak, nire hozkailua, zuri-beltzean...)Garak ere badu galeria baina medioak berak argitaratutako argazkiena soilik, zehazki eguneko argazkien galeria.
Informazioa ahalik eta era erosoenean irakurtzeko baliabideei dagokienez , EL PAIS gailentzen da berriz ere, izan ere, argazki zein testuaren tamaina aldatzeko aukera ematen duen bakarra da.
Hiru zibermedioek oinarrizkoena dute soilik amankumean, sare sozialetan presentzia, Facebook-en batez ere eta feeds-ak jasotzeko aukera eta erredakzioarekin kontaktuan jartzeko bideak ematen dituztela alegia. Dena den, hiruretatik batek ere ez du artikulugileen emailik ematen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario