2011/01/10

ETAk su-eten iraunkor eta orokorra iragarri du

GARA egunkarian argitaratu berri dutenez Euskadi ta Askatasunak su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria iragarri du, azken hilabeteetako zurrumurruei amaiera emanez.  

Euskal egunkarira bidalitako komunikatuan adierazi dutenez, euskal gatazkaren konponbidea elkarrizketa eta negoziazioa lanabes eta euskal herritarren borondatea iparrorratz duen prozesu demokratikoaren bidez etorriko da. 

Behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko  konpromiso irmoa agertu dute. Honekin batera, Espainia eta Frantziako agintariei  errepresio neurri oro indargabetu eta Euskal Herriarekiko ukazioa behin betiko albora dezaten dei egin diete.


Iragarpenaren BIDEOA

Komunikatua larunbatean Bilboko kaleak bete zituen manifestazioa nazionalaren ostean dator. Bertan 64.000 pertsonek euskal presoen eskubideen alde egin zuten bat. 

No hay comentarios: