2011/01/23

Jon Juaristi Jaurlaritzako Euskararen Aholku batzordeko kide izendatzeak haserrea eragin du


Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak abenduan izendatutako Euskararen Aholku batzordeko kideen artean  Jon Juaristi idazlea  dago. Juaristi ezaguna da abertzaletasuna eta euskararen kontra behin baino gehiagotan agertu duen  jarreragatik. Hori dela eta, bere izendapenak kritika ugari eragin ditu.Sustatu.com atarian Juaristik egindako adierazpen batzuk jaso dituzte eskuratutako kargua eta bere pentsaera oso kontrajarriak direla frogatuz:
  • "El euskera no ha servido como vehículo cultural"
  • "El euskera para mi es un idioma del pasado"
  • "Obviamente las lenguas no matan, pero se mata  en nombre del euskera"

Eusko Alkartasunak bere aldetik Juaristiren izendapena bertan behera usteko eskatu dio kultura sailburuari.  Juanjo Agirrezabala legebiltzarkidearen esanetan  “sarkasmo hutsa da euskara sustatzeko mandatua ematea Euskal Herriko berezko hizkuntza publikoki iraindu eta mespretxatu egin duen idazle bati”.

Gaztetan ETAko kide izandakoa, urteen buruan PPko kide izateko PSOEko militante izateri utzi zion Juaristik. Jose Maria Aznar Espainiako presidentea zeneko garaian Cervantes institutuko burua izan zen, baita  Biblioteca Nacional de Españako zuzendaria ere. 1997-2007. urteen artean Ermuko Foroko kide eta bultzatzailea ere izan zen. Gaur egun Espainiar Nazioaren Defentsarako sortutako Fundazioko Ohorezko Patronatuko kidea da eta ABC egunkari espainiarreko zutabegile izateaz gain, Hezkuntza Aholkularitzako Unibertsitate eta Ikerkuntzako zuzendari nagusia ere bada, Madrileko Autonomia Erkidegoan.

2 comentarios:

Rafa30 dijo...

Esan beharra daukat: PSE-PPren paktuaren benetako aurpegia ikusten ari gara. Espainiarrak. Eskerrik asko gure Eskualerri maitian abertzaletasuna sendotzen laguntzeagatik. Nazio eraikuntzan ETEN barik dihardugu. EUSKARIK GABE EUSKAL HERRIRIK EZ! GORA EUSKARA ASKATUTA!

Ane Pedruzo dijo...

Mila esker Rafa! Zoritxarrez Lopez jaunaren adierazpenak gehitu behar zaizkio egoerari... euskara eta indarkeria elkar-lotzea ere...
Hamaika ikusteko eta entzuteko jaioak gara!