2011/01/23

3. Langaia: Ahozkotasunaren integrazioa multimedia produktuetan (8. zeregina)

Miconek eta Masipek (2008) Recursos multimedia en los cibermedios españoles. Análisi del video en ElPais.com, El Mundo.es, LaVanguardia.es y Libertad Digital lanean agertzen dutenez, Internet erabiltzaileen jarrera baikorragoa da multimedia aroan murgildurik gaudenetik. Honen jakitun dira zibermedioak, beraz  teknologiaren aurrerabideak lagunduta testua, musika eta irudiak uztartzearen aldeko apustu argia egin dute. Uztarketa honetan baina, idatzizko testuak dira nagusi oraindik ere.


Ikus-entzunezko produktuak  (bideoak, infografiak..) batez ere idatzizko testuak osatzeko erabiltzen dira, idatzitakoa legitimatzeko. Hauen artean bereizketa bat egin daiteke, alde batetik idatzizko testuan agertutakoa osotzen duten bideoak  daude eta bestetik idatzita dagoen informazio berdina ematen dutenak,  berria bi formatutan eskainiz, idatziz eta bideoan. Bideoak orokorrean elementu autonomoak dira, koherentziaren kalterako ez dira informazioaren gorputzean behar bezala txertatzen. Gehienetan galerietan sailkatuak izaten dira.
Ikus-entzunezko produktuen jatorriari helduz hiru motatako bideoak bereiz daitezke, informazio agentziek eskaintzen dituztenak, kazetariek ekoizten eta sinatzen dituztenak eta zibermedioaren izenpean eskaintzen direnak. Azken hauek informazio agentziak izan ditzakete jatorri, nahiz eta ez aipatu Interneten argitaratzean. 

Kazetaritza ulertzeko modu berri baten aurrean gaude non erdarazko "usabilidad"  kontzeptuak indar handia hartu duen, alegia informazioaren irakurketa egokia bermatzeko ordenagailuko  pantailan agertzen diren elementuen arteko oreka aurkitzeko beharra.  Honek erronka handia suposatzen du ziber kazetarientzat , informazio eskaintzeko kalitatezko egitura baten oinarriak finkatzear baitaude oraindik.

eitb.com-en kasuan esaterako telebista eta irratien jardunak mugatzen du web gunea. Bertan eskaintzen diren edukiak telebistan emandako bideoak eta irratietan egindako kronikak, erreportajeak... dituzte abiapuntu, web gunearen egitura erabakitzerako orduan ez da behar bezala aztertu zein den elementu guztien arteko orekarik behinena. Gauza bera gertatzen de argia.com eta berria.info-n. Hauen kasuan idatzizko produktuek (aldizkaria Argiaren kasuan eta egunkaria Berriarenean) baldintzatzen dituzte web guneak. Dena den, Berriak Argiari aurrea hartu diola esan daiteke telebista kanal propioa sortu dutelako, beraz pixkanaka ikus-entzunezkoaren garrantzia idatzizkora parekatzen ari da. Bestetik  Argia.com-en multimediari bereziki atal bat eskaintzea adierazgarria da oso, multimedia egitura orokrrean integratua ez dagoelaren seinale baita.

Argi dago oreka egokia aurkizeko lan mardula dugula zain. 

No hay comentarios: