2011/01/04

Mujeresviajeras.com... Emakumeak munduan!

1891. urtean emakume batek Estatu Batuak oinez zeharkatu zituen era honetan 2.000 dolarretako apostua irabaziz. Urratsez urrats 212 egun eman zituen kilometroak etakilometroak egiten. Zoe Gayton deitzen zen. Mujeresviajeras.com atarian izan dut emakume honen berri, hain zuzen ere, oraingoan blog interesgarri honen  inguruan mintzatuko natzaizue.  Emakumeak eta bidaiak binomioa da atari  honen oinarria, emakume bidaiarien esperientziak islatzea baitu xede. 
2007. urtean Madrilen jaioa gaur egun 1000 emakume inguruk osatzen dute komunitate hau.   

Historian zehar emakume desberdinek egindako bidaiak ezagut daitezke bertan, Florence Dixie Patagonian, Mary Hall Asia eta Afrikan, Fanny Parks Indian, Kate  Marsden Errusian... esperientziak anitzak dira eta norbanakoak bereak ere parteka ditzake. Izan ere, berriak elkarbanatu, blog interesgarriak iradokitu, foroan parte hartu... atari honek gauza asko egiteko aukera eskaintzen du.
Gainera Casiopea zigilu editorialaren bitartez emakume desberdinen abenturak argitaratzen dituzte.

Ez galdetu zergaitik baina web gune honek Eduardo Galeanoren hitzak eta letrak ekarri dizkit gogora, beraz zuentzako, gozatu, hausnartu... dezazuen...

Mar de fueguitos:

"El mundo es un mar de fueguitos. Cada persona  brilla con luz propia entre todas las demás. No hay dos fuegos iguales. Hay fuegos grandes y fuegos chicos y fuegos de todos los colores.  Hay gente de fuego sereno, que ni se entera del viento, y gente  de fuego loco,que llena el aire de chispas. Algunos fuegos, fuegos bobos,no alumbra ni queman, pero otros arden la vida con tantas ganas que no se puede mirarlos sin parpadear, y quien se acerca se enciende."

Munduko su guztiak ezagut ditzagun!


No hay comentarios: