2010/10/14

Iguazu, 3 herriren arteko paradisua


Argentinako ipar ekialdean, Brasil eta Paraguay-rekin mugan altxor bat dago, Iguazú. Herri txikia da eta izena Paraná ibaiaren ibaiadarra den Iguazú ibaitik datorkio. Bertan guaraniak bizi dira eta hauek dira hain zuzen ere inoiz ikusi ditudan ur-jauzirik ederrenen jaun ta jabe. Uraren hotsa askorentzat soinu erlajante eta liluragarria da. Niretzat ere eta Iguazun entzundakoak izugarri unkitu ninduen.Ur-jauziak zenbaezinak dira. Kondairak dioenez, Naipu printzesa gazte batekin maitemindua zegoen. Egun batean amoranteek txalupa batean Iguazu ibaitik  zehar elkarrekin alde egitea erabaki zuten. Jainkoa baina ez zen erabakiarekin ados agertu hark ere printzesa maite zuelako. Hori dela eta, ibaia hainabt aldetatik zatitu zuen ur-jauziak sortuz, eta ondorioz bi gazteek ur-jauzietan aurkitu zuten heriotza. Naipú harri bihurtu zen eta gaztea zuhaitz. Ordutik elkarri maitatzen jarraitzen diote bata bestearen ondoan.
Deabruaren eztarria
Kondairak kondaira, Iguazú toki magikoa da. Milaka koloretako tximeleten hegaldiari jarraituz  jauzi txikiaz, (salto chico) Bi ahizpak, Adan eta Evaren jauziaz... gozatzeko aukera dago. Tren ekologikoa hartuz gero "deabruaren eztarria" delakora iristen zara, ikuskizun aparta! ur litroak etengabean ur-jauzitik behera sekulako burrunba sortuz!San Martin irla txalupa batean inguratzeko aukera dago, esperientzia gomendagarria  oso, horrela ur-jauziak oso gertutik ikusteko aukera dagoelako, ur tantak aurpegian sentitzea gozamena da.


Bizitzan noizbait ezagutu beharreko tokia da Iguazu.

No hay comentarios: