2010/12/20

CAL - Creative Archive Licence

Zer deritzozue egile-eskubideak babesteko gaur egun merkatuan dauden lizentzien inguruan? Copy Right izan zen lehena. Lizentzia hertsiegia izanik, laster alternatiba anitz jaio ziren, Copy Left, Creative Common... Software libreago baten aldeko gero eta eredu gehiago dago horien artean CAL, Creative Archive Licence.
 
Zer-nolakoa den jakin nahi?

Zer da CAL? 
Mugimenduan dauden irudiak, audioak eta argazkiak deskargatzeko lizentzia partekatua da. Era kolektiboan, produktu desberdinak publiko zabalari eskaintzeko bide bat da, egile guztien lana aitortuz.
Creative Archive Licence izenpean interneten igotako edukiak doan  deskargatu daitezke eta oinarritzat hartu bestelako lanak egiteko. 

Nork-nortzuk sortu zuten? 
BBC, BFI (British film institute), Channel 4 ( Erresuma batuko telebista kanal komertzial publikoa) eta Open-ek (Erresuma Batuko distantziazko unibertsitatea) sortu zuten  2005. urtean.
Gaur egun Teachers TV (irakasleei zuzendutako telebista digitala), Museums, Libraries and Archives Council eta ITN Source-k (historiari buruzko web orrialdea) ere osatzen dute taldea.

CAL-en oinarrizko 5 arauak:

1)     Non-commercial: Erabilera ez komertziala (familiartean, lagunartean... erabil daiteke) Lizentzia honekin bataiatutako produktuek ezin dute helburu komertziala izan.
2)   Share-Alike: Banaketa orekatua: Jatorriko produktua eraldatzen denean hirugarrenekin partekatzeko baldintzak oinarrizko produktua deskargatzean kontutan hartutako baldintza berak izango dira.  Lizentziak jasotako baldintzak ezarriko zaizkio eraldatutako produktuari.
3)  Crediting(Attribution)-Akreditazioa: Egindako lana aitortzeko modu bat da, bai norbanakoen lana baita talde lana. Edukien sorkuntzan parte hartu duten eragile guztiak aipatu behar dira, akreditatu.
4)    No Endorsement and No derogatory use-Ez da  mespretxuan edo era iraintzailean erabiliko, lanak gaitzesteko helburuz alegia.
5)    UK-Erabilera gunea: Erresuma Batua.

No hay comentarios: