2010/12/23

Zinema euskaraz nonahi!

Gabon hauetan ez dago aitzakiarik zinemaz euskaraz gozatzeko! 

Izan ere, Zinema Euskaraz programa abian da dagoeneko. Horrela, eitb.com eta kulturklik webguneen bitartez doako euskarazko 30 film baino gehiago streaming bidez ikusteko aukera dago. Honez gain, zinema-aretoetan 20 film euskaraz ikusi ahal dira eta beste 27 DVD formatuan salmentan jarriko dira.

Animazioa, fikzioa, dokumentalak... eskaintza zabala da eta zerrenda luzea: "Aupa Etxebeste", "Obaba""Unibertsolariak", "Ander", "Zorion perfektua" , "80 egunean"... 

 

Ekimen honen bidez, zinemaren balioak bultzatu eta euskara kulturaren alorreko komunikazio-tresnatzat eta aisia eta denborapasaren alorreko normalizazio-tresnatzat sustatuko duen film-aukeraketa bat helarazi nahi zaie euskal hiritarrei.

Aurtengo Gabonetan, bi film euskaraz estreinatuko dira zinema-aretoetan: Norvegiako "A casa por Navidad" eta "La sustituta". 
Euskaraz banatuko diren lehenengo DVDak, "Horton" eta "Ice Age 3" filmenak, hilaren 22an jarri ziren salgai azalera handietan eta ohiko saltokietan, 12,95 euroren truke.

No hay comentarios: