Bilbotar askoren atsekaberako, Bilboko itsasadarraren ardatz den Nerbioi ibaia, ez da Bilbon jaiotzen, Arabako iparraldean baizik, zehazki Urduñako mendatean. Ura lurraren barrenetik irteten da eta Delikako haitzartetik indarrez erortzen da 220 metrotako ur-jauzia sortuz. Europako ur-jauzirik altuenetako bat da. Ikuskizun eder honetaz gozatzeko Nerbioiko behatokira hurbiltzea baino ez dago. Euri garaian eta urtzaldian joatea komeni da, orduan erortzen bait da ur gehien. Negua eta udaberria dira beraz behatokira joateko urtarorik aproposenak
Bideo honen bitartez urak eskaintzen duen esperientzia ikusgarriaren lekuko izan zaitezkete.

Gaur egun zorionez ez da horrelakorik egiten, historiaren pasarte bat dugu, Nerbioiko behatokira joanez ezagut dezakeguna. Historia eta natura bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario