 |
Potosiko muino aberatsa |
Zeinek ez du sekula entzun erdarazko "Vale más que un Potosí" esamoldea? Horrelako adierazpenek beti dute jatorri zehatz bat eta honakoa ez da salbuespena.
Potosí Bolivian kokatzen da. "Muino aberatsa" bezala ezagutzen den mendixkak markatu izan du hiri honetako historia. Izan ere, kolonialismo garaian espainiarrek zilar kilo kontaezinak atera zituzten bertatik, horretarako bertako biztanleak heriotza arte esplotatuz. Adituek diotenez, Madril eta Potosiren arteko zilarrezko zubi bat egiteko haina zilar atera zuten. Txanponaren beste aldean, meatze lanetan hildako indigenen hezurrekin bi zubi egin daitezkeela ere esaten da.
Diego Huallpa izan zen muino honen barrenak ezagutu zituen lehen gizakia. Hotzaz babesteko bertan sartu eta sua egin zuen. Orduan muinoaren barnea zilarrezkoa zela ohartu zen. Aurkikuntzaren berri eman bezain laster espainiarrek muinoa zulotzen hasi ziren. Aldez aurretik inkek bazuten muino honen berri
. Sumaj Orcko deitzen zuten (muino ederra) baina ez zuten sekula ustiatu
Pacha Mamak (ama lurrak) hala aginduta. Metal preziatuak tximistak erakartzen zituenez
Potojsi (tximista) izenarekin ere zen ezaguna. Espainiolek, beste hainbatetan bezala, izena gaizki ulertu eta Potosi bezala bataiatu zuten hiria. Hortik gaur egun ezagutzen dugun izenaren jatorria.